Markel eta Hugo Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako banakako finalean!!

Pasa den larunbatean (2026/05/09) 2026ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren finalak jolastu ziren Portugaleteko Zubialde Polikiroldegian.

Nahiz eta Lierrek, Markelek eta Hugok denboraldi bikaina egin eta taldekako ligako lehenengo postuan geratu (klasifikazioa hemen), Basauri Eskola ezin izan zen  finalean sartu, final erdia Los Chopos-en aurka galdu eta gero.

Hala ere, Hugok eta Markelek banakako Top 8a jolasteko aukera izan zuten ligako ranking-ean lehenengo 8 postutan geratzeagatik (Markel, lehenengo postuan partida bat ere galdu gabe, eta Hugo 7. postuan).  Larunbateko jardunaldian 4ko bi taldetan banatu ziren 8 jokalariak eta bai Markel eta bai Hugo, bakoitza bere taldean lehenengo postuan klasifikatu eta gero, finalerdietara iritsi ziren.  Partida oso lehiatuak jolastu eta irabazi ondoren, finalean ikusi zuten elkar aurrez aurre, azkenean Markelek irabazi zuelarik partida polita eta hunkigarri batean.

Zalantzarik gabe hoberena izan da denboraldian zehar taldeko hiru mutilek izan duten garapena eta hobekuntza ikustea, harrigarria benetan!! Gainera, aurkariekiko errespetu handiko jokalariak izan dira, garaipenak eta porrotak alaitasun eta kiroltasun handiz jasota. 

Zorionak Markel txapeldun geratzeagatik!

Zorionak, Hugo zure zilarrezko dominagatik!

Zorionak Lier, Hugo eta Markel denboraldi bikain honengatik!!!