Azkeneko 3 urtetan bezalaxe, pasa den asteleheneko arratsaldean (2026/07/20) jardunaldi polit bat izan genuen Javi Conderen atletismo taldeko zenbait kiderekin. 22 atleta bere monitoreek lagunduta gurekin pasa zuten arratsaldea mahai tenisaz gozatzen eta gure kirola ezagutzen. Denak oso jatorrak eta lehiakorrak izan ziren eta oso ondo pasa genuen.

Eskerrik asko gure taldeko Guillermo, Koldo, Luis eta Iñaki ekimena antolatzeagatik!
Datorren urtera arte!
